AHOTSENEA
sortzaileen gunea

Kaixo, lagun!

Joan da beste urtebete eta laster dira udazkeneko ohiko zitak. Aurten Ahotsenea Literaturian eta Durangoko Azokan egongo da sortzaileak eta beraien lan berrienak ezagutzera ematen. Izen emateak banaka egingo dira, plaza bakoitzak berea izango du eta plaza batean parte hartzen duen sortzaileak ezingo du bestean ere bere lana aurkeztu.

Durangoko Azoka

Ahotsenean Durangoko Azokara begira gaude dagoeneko. Abenduaren 3tik 8ra ospatuko da, eta aurten ere, 2021eko euskarazko sorkuntzari bere tartea egitea izango dugu helburu, azken urte honetako liburu eta diskoak aurkezteko plaza bat izan dezazuen.

IZEN EMATEA ZABALIK!

Epea ostiral honetan, urriaren 8an goizeko 09:00etan irekiko da. Horretarako hemen agertuko zaizuen formularioa bete beharko duzue. Eskaerak iritsi ahala beteko dira tokiak.

Ahotseneako liburu eta disko aurkezpenak abenduaren 4, 5, 6, 7 eta 8an izango dira.

Egitaraua osatzeko honako irizpideak izango ditugu kontuan:

  • 2021 urtean argitaratutako diskoa izatea.
  • 2021 urtean argitaratutako liburua izatea: poesia, narratiba (ipuina-nobela), antzerkia edo saiakera literarioa.
  • Euskaraz izatea.

LIBURUA AURKEZTU

DISKOA AURKEZTU

Literaturia

Eskerrik asko Literaturiako antolatzaileei zein Zarautzera hurbildu zareten sortzaile eta literaturzale guztiei.

Plazera izan da!

 

Ahotsenea iruditan